1981ko otsailaren 13an zendu zen Joxe Arregi zizurkildarra torturaren ondorioz. Atxilotu eta bederatzi egun inkomunikatuta igaro ondoren, Carabancheleko espetxe ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen, otsailaren 13ko eguerdian. Orduz geroztik, otsailaren 13a Torturaren Aurkako Eguna da Euskal Herrian. Hori dela eta, TATeko Lorea Bilbao elkarrizketatu dugu gaurkoan. “Biktimez hainbeste hitz egiten den garai honetan, tortura jasan duten milaka pertsonen izenean ahotsa altxatzeko ordua dela” uste du Bilbaok eta “tortura ahalbideratzen duten mekanismoek” bere horretan jarraitzen dutela salatu du.