Atzera begira jarri gara gaurkoan, 36ko gerran milizianoek eta gudariek bizitutakoak izan ditugu hizpide eta horretarako, duela urte batzuk gure historiaren pasarte hori ikertzeari ekin zion Aitor Azurkirekin hitz egin dugu. “Maizales bajo la lluvia” argitaratu zuen duela pare bat urte eta bertan, 11 gudariren lekukotzak jaso zituen idazle donostiarrak. Orain, horietako batekin, Marcelo Usabiagarekin herriz-herri dabil hitzaldiak eskaintzen eta bihar, Donostiako Egia auzoko Txoko Internazionalistan izango dira biak.