Erakunde eta eragile publikoen aurrean, euskal hedabideek duten benetako indarra agerian uzteko, ipar Euskal Herriko euskera hutsezko komunikabideek proiektu berri bat abiarazi dute. Kanaldude telebistak, Euskal Irratiek, Kazeta.info Interneteko atariak, “Herria” astekariak eta Ipar Euskal Herriko Hitza hedabideek “Ahoan bilorik gabe” emankizuna sortu dute. Guk, ekimen honen inguruan hitz egin dugu Pepe Aizpuru eta Pantxika Maitiarekin, Euskal Irratietako erredaktore burua eta Kanaldude telebistako kazetaria, hurrenez hurren