Pasa den larunbatean, hogei bat gaztek okupazioa sinbolikoa egin zuten Sakanan. Zehazki, 2011ean bere ateak itxi zituen Altsasuko Igartex enpresa okupatu zuten eskualdean bizi duten “egoera ekonomiko larria” salatu eta ostegunean izango den greba orokorrean partehartuko dutela ozen aldarrikatzeko. Sakanako Gazte Zukgua prozesuan parte hartzen ari diren gazteek egin zuten okupazioa eta gaur, horietako batekin hitz egiteko aukera izan dugu.