Azentu hegoamerikardun gaztaina saltzaileari euskaltegiko irakasleak: “jarri dozenako zorroa”. Eta euskaltegiko ikasleak harrituta: “¿Cuánto es?”; Saltzaileak egoera ikusita irribarrez erantzuna: “bi euro”. Gertaera horretaz aritu dira gaurkoan Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU-n, berriz, Iñaki Arantzabal informatikariak liburu elektronikoen inguruko aholkua eman du.