ONCEko Oroimena antzerki taldeak, gaur bere azken antzerki ikuskizuna “Clochemerle”  lana aurkeztuko du. Lugaritz aretoan aukeztuko dute obra, Gabriel Chevalierren nobelan oinarrituta dago. Oroimena antzerki taldeak beste behin erakutsi du antzerkia egiteko ez dagoela mugarik, itsuak dira aktore guztiak baina hori ez da antzerkia egiteko oztopo. Oroimena taldeko zuzendariarekin hitz egin dugu gaur.