Sakanan greba orokorra hasteko 24 ordu bakarrik falta zirenean, Nafarroako Gobernuak Sunsundegui-ko zuzendaritzak eskatu zuen EREa onartzen duela jakinarazi zuen atzo. Ixtear den enpresa honetako ia langile guztiek gaurko grebarekin bat egin dute eta guk, bertan lan egiten duen Jon Bilbaorekin hitz egin dugu, bizi duten egoeraren berri izateko.