24. edizio honetan marka guztiak hautsi egin dira, 3000 emakumek eman dute izena erreferente bihurtu den Lilaton lasterketan. Igande honetan da zita, Donostian, goizeko 11tan Boulevarrean. Ibilbidea, Donostiako erdigunetik izanen da, 5 kilometro gutxi gora behera. Lilaton sortu zenean, apenas hartzen zuten parte emakumeek lasterketetan, baina 24. edizio honek ederki islatzen du hori aspaldiko kontua dela hori. Horixe azpimarratu du Arantxa Gurmendik Lilatoneko arduradunak gurean.