Gaur laino palasta txiki batek estaliko du zerua, kostaldean behintzat. Euri pixka bat bota lezake goiz partean, baina arratsaldean ateri izango da eta argitzera egingo du. Haizea geldi samar ipar-ekialdetik, baina ilunabarrerako hego ukitua sumatuko zaio eta epeltasuna ekarriko digu hurrengo egunetan. Barnealdean oskarbi egongo da, baina sekulako hotza izango da goizean.
Bihar haizeak ekialdetik joko du hegoa mugitu nahian, baina lainoak egongo dira kostaldean goiz partean. Eguerdirako eguzkia bistan kostaldean ere; hala ere, epeldu ezinean. Batez beste dezente irabaziko du tenperaturak, baina barnealdean oskarbi eta hotz.