Martxoaren 5ean epailearen aurretik pasa beharko dute RCN-NOK Nafarroako Kanabisaren Banku Terapeutikoko  bi kide, horietako bat presidentea. Kalamua landatzeagatik zigortu nahi dituzte, baina haien uztak, ordea,  helburu terapeutikoa dauka; alegia, gaixo daudenei debalde banatzen dio talde honek kalamua,  beti helburu terapeutikoekin. Elma Saiz Nafarroako Gobernuko ordezkariak baimendu egin zion RCN-NOKrii kalamua landatzea, baina polizia bidali zuen gobernuak azaroan,. Ekhi Etaide RCN-NOKeko kidea da, harek eman digu gertatutakoaren berri.