Ainhoa Lasa EMUNeko teknikariaren eta Nekane Zinkunegi esatariaren ahotsez soilik osatu da gaurko saioa. Izan ere, Nekanek berak ekarri du NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean lantzeko gertaera: “Menua gaztelaniaz duen taberna batean, bokatak euskaraz idatzita eskatu genituelako zerbitzaria haserretu zen, sukaldariak ez zekiela euskaraz-eta”. EGIN KONTU atalean, berriz, euskalapp ekimena hartu dute hizpide, gailu elektronikoetarako euskarazko aplikazioak sortzen dabilen talde bat hain justu.