Asko dira Euskal Herritik ere Hugo Chavezen heriotza dela eta iritzia azaldu duten eragileak eta horietako bat izan da Askapena erakunde internazionalista. Guk Askapenako Fakun Aznarezekin hitz egin dugu gaur eta erakunde internazionalistaren izenean “elkartasuna” helarazi nahi izan dio Venezuelako herriari. Aznarezen hitzetan, “Hugo Chavezen atzean herri oso bat dagoenez, Chavez gabe ere iraultza bolibartarrak aurrera segituko du”.