Donostiako 15 gazte auziperatuen aldeko mobilizazioek ez dute etenik. Gaur, ostegunero bezala, “Euskal gaztearia libre eta legala” lelopean elkarretaratzea izango da Artzai Onaren plazan eta larunbaterako berriz, Eleak mugimenduak manifestazioa deitu du. Goizean hain zuzen, atxilotuak eta espetxeratuak izateko arriskua duten 15 gazte horietako birekin, Beñat Apalategirekin eta Egoi Alberdirekin hitz egiteko aukera izan dute Kale Gorrian saioan.