Kanitorekin asteari begira hasi dugu gaurko Zebrabidea. Hugo Chavezen eta Josean Diegezen heriotzak hartu ditugu berarekin hizpide, eta ondoren Yolanda Gonzalezen auziaz hitz egin dugu. Jarraian, Koldo Otamendik ekarri dizkigu musikaren tarteko kontuak. Bizkaia aldeko aktualitatearen berri emateaz, berriz, TasTas irratiko Iñigo arduratu da beste aste batez. Saioaren bigarren zatiko lehen elkarrizketatua Beñat Elizondo izan da, Iparra-Hegoa ekimeneko kidea. Berak, Seguraren eta Urruñaren arteko senidetza sustatzeko egiten den jaialdiaren aurtengo edizioaren berri eman digu. Ondoren, Busturialdeko bi gazte teknikari izan ditugu gure artean, Gernika-Lumoko eta Bermeoko udalek abian jarri asmo duten gazte elkartrukeaz hitz egiteko. Iritziaren tartean, Aitor Renteriaren hausnarketa izan dugu entzungai.