Enpleguaren defentsan manifestazioak izango dira bihar Bilbon eta Iruñean eta protesta horien bezperatan, Itxaso Viñe Langileen Batzordeak Borrokan plataformako bozeramalearekin hitz egin dugu. Biharko protestetan langileen eskubideen aldeko borroka eta emakumeen aldekoa uztartuko direla esan digu, besteak beste. Bere hitzetan, “banan banan kaleratzen gaituzte, modu isilean, inolako oihartzun mediatikorik gabe”.