“Nik egingo nuke euskaraz, baina ez dut koadrilako ardi beltza izan nahi”. Horixe koadrila euskalduna baina erdaraz aritzen dena duen Haritzen esana. Horri tiraka ekin diote NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalari Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. EGIN KONTU tartean, berriz, Petra Elser elkarrizketatu dute; bere kabuz euskaldundutako alemaniarra, eta gaur egun etorkinei euskalduntzeko laguntza eskaintzen diharduena.