Tolosako Aldaba zahar baserrian 10 urte daramatzate produktu biologikoak ekoizten. Gaztandegia, okidengia eta noski baratza daukate. Haien produktuak hiri zein herrietako merkatuetan saltzen dituzte, baita kontsumo-taldeen bidez ere. Hala ere, iñaki Almandozek esan digu baserri bat aurrera ateratzea ez dela erraza, gogorra dela haundienen kontra lehiatzea.