Larunbat honetan igoko dira oholtza gainera Gasteizko Printzipalean Arabako Bertso Txapelketa finalistak. Etxe giroan egiten den finala dela nabarmendu du gurean Asier la Fuente Bertsozale Elkarteko kideak. Abel Enbeitiak izango du txapela irabazlearen buruan jartzeko ohorea. Enbeitiaren baserrian egin zen txapelketaren aurkezpena, haren baserrira ere gerturatu ziren dela 30 urte hainbat gazte betsotan hasi nahi zutela esanez. 30 urtean izugarri aldatu da Arabako bertso-panormara.