Lokarrik eta Bake Bidea ekimenak bultzatuta Bakearen aldeko Foroa hasiko da gaur Iruñean eta Bilbon. Nazioarteko aditu askok beren esperientzien berri emango dute antolaturiko hitzaldi desberdinetan eta ikusmin handia sortu dutela argi dago 600 lagun inguruk izen eman dutelako. Edonola ere, Foroaren helburu nagusia gatazkaren konponbidean gizarte zibilaren parte hartzea bultzatzea eta sustatzea da. Goizean, Lokarriko Aitziber Blancorekin eta Bake Bidea ekimeneko Anais Funosarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta biek nabarmendu dutenez “konponbidearen gakoa herritarrengan dago”.