LOMCE legeari ezetz esan eta Nafarroako Gobernuak daraman hezkuntza politika salatzeko Iruñerriko ikasle mugimenduak greba orokorra deitu du gaurko. Goizean goizetik, pikete informatiboak izan dira ikastetxeetan eta eguerdian Antoniutitik abiatuta ikasle manifestazioa jendetsua egin dute. Atzo berriz, Gasteizko ikasle mugimenduak deituriko greban 12 gazte identifikatu, atxilotu bat eta bost zauritu zituen Ertzaintzak.