Herrira! mugimenduak doluminak eta besarkada handi bat helarazi dizkio Angel Figueroaren senide eta gertukoei. Getxoztarra espetxeratze arinduan zuten preso, epilepsia bezalako gaixotasun larria pairatzen baitzuen, eta hilik aurkitu zuten atzo. Guk, heriotza honen biharamunean Herrira! mugimenduko Fran Baldarekin hitz egin dugu eta “Anjel Figueroaren heriotza espetxe politikaren adibiderik latzgarrienetakoa dela” esan digu. Bihar, Tafallan, Ines del Rioren alde izango den manifestaziora joateko deia ere luzatu du Baldak.