Milaka euskaltzalek hartzen dugu parte Korrikan, gehienak lasterka noski, baina antolaketa lanetan ere, egunero-egunero ehunka lagun bolondres ari dira. Horien adibide furgoneta-gidariak. Korrikaren buru, beraiek irekitzen dute euskararen bidea. Gaur “furgonetero” den Julenekin hitz egiteko aukera izan dugu Ultzamarako bidean, oso momentu hunkigarriak bitzitzen direla aipatu digu! Aurreko korrikan,  emakume batek ia ia furgoneta gelditu zuen pastel bat emateko, indar faltan ikusiko ote zituen?