Gaur iritsiko da Korrika Iruñeara, 13:30tan iritsiko da Berriozarrera eta aurreikuspenen arabera, arratsaldeko bostak aldera zeharkatuko du aldezaharra euskararen martxak. Iruñean, ongietorri berezia egingo diote Korrikari, dultzaina, erraldoi eta txalaparta noski! Korrikari penaz errango diote agur, baina hala ere, arratsaldeko 6etatik aurrera giroa ziurtatua izanen da jarri duten karpan.