Korrikan badira lasterka aunitz egiten dutenak eta metro gutxian erretiratzen direnak, baina guztiak dira beharrezkoak euskararen aldeko lasterketa Baionara iristeko. Euskararekin berdin geratatzen da, euskaldun zaharrak bezain garrantzitsuak dira euskaldun berriak, eta horregatik beraiek dira protagonista. Zarrakazteluko Raul Alfaro da bertzeak bertze aurtengo protagonistetako bat, euskaldun berria bera, izugarri hunkitzen da Korrikarekin. Txakurrari ere petoa jarrita lasterka gingo dute euskararen alde!