1989an sartu zuten preso Peio Etxeberria soraluztarra, ez du sekula Korrikan parte hartu. Gaur arratsaldeko zazpiak aldera hartuko du euskararen lekukoa. Berari ere aplikatu zioten 197/2006 doktrina, irteera eguna 2006ko irailaren 10ean bazuen ere, aipatutako doktrina ezarri eta zigorra 2019ra arte luzatu zioten. Hala ere, Konstituzionalak helegitea onartuta, aske geratu zen 2012ko martxoan. Gurean esan du, dotrina bertan behera geratu behar dela, urgentziaz.