Korrika-ren lekukoa kilometroz-kilometro eta eskuz-esku Baionara gerturatzen ari da pixkanaka. Dagoeneko, ibilbidearen zatirik handiena egin dute euskalakariek eta gaur goizean, Barakaldotik igarotzerakoan, Argitan Barakaldoko Emakumeen Harretarako Zentroak hartu du euskararen aldeko lekukoa. Hori dela eta, Argitan taldeko Karmelerekin hitz egin dugu Korrika iristeko minutu eskas falta zirenean.