Erabakia oraindik ez da behin betikoa baina etorkizun latza dute Azpeitiko Corrugadoseko langileek. Gallardok itxi egin nahi ditu enpresako ateak, hilabeteak daramatze lagileek zuzendaritzak inposatu nahi duen  EREaren kontra borrokan, joan den asteko albisteak ordea lur jota utzi ditu, hala aitortu digu Esteban Campos langile komiteko ordezkariak. Gallardoren erabakia aurrera eramanez gero, 300 lagun geratuko dira langabezian eta zeharkako eraginak pairatuko dituzten gutxienez beste 100 lagunek.