Gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat. Aldi berean ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak, familia naturalaren egoeraren ondorioz, horrek dakarren guztiarekin. Zuondoan elkarteak gai honi buruzko informazioa du helburu eta bi bide jarri ditu abian, dokumental bat eta txikienentzako antzerki bat. Maite eta Itziar ahizpek badakite zer den harrera familia izatea, eta haien esperientziatik abiatuta martxan jarri dute proiektu hau. Haiekin solasteko auekra izan dugu gaur.