Liburu hau lehenengo pertsonan kontaturiko bidaia bat da, Hugo Chavez Venezuelako presidentearen erroetan hasten den bidaia; zehazki, haren sorterrian, lurrezko zoruko eta palmazko etxetxo hartan, hori baita Venezuelako haranetako herrixketan dauden milaka etxe xumeen irudi argia. Telebistako Aló Presidente saioan agerturiko diskurtsoen hautaketa honek Chavez hurbila eta lagunartekoa erakusten digu. Txalaparta argitaletxeak kaleratu berri du liburua, Jon Jimenezekin aritu gara liburu honi buruz solasean.