Galdera hori bera erantzungo du Josu Martinez zinemagile eta ikerlariak Baionan ortzegun honetan. Zinemagintza Euskal Herrira iritsi eta geroztik, zientoka izan dira hemen ekoiztu eta egin diren filmak, baita, kanpotik etorri eta Euskal Herria izan dutenak hizpide. Baina guztiek ez dute Euskal Herri bera islatzen, noski. Josu Martinezek, gure herriaren figura nola trataua izan den aztertu du, eta horixe bera izango du hizpide ortzegunean Baionako Euskal Museoan egingo duen hitzaldian.