Itxaso Ferrerasekin hitz egin dugu gaur, berak aurkeztu digu “The Social Coin” proiektua. Proiektu honek, ekintza-kate desinteresatuak proposatzen ditu. Txanpon batean gauzatu dute mesedearen konpromezua. Behin txanpona hartuta ekintza on bat egitara gonbidatuta zaude eta  norbait lagunduz  gero, berari eman beharko zenioke txanpona. Horrela hasten dira mesede-kateak. Oraindik proiektua ez da martxan jarri, 10.000 euro behar dituzte dena antolatzeko, crowdfounding batekin erdia baino gehiago lortu dute dagoeneko!