Gazta Danbada ostiralean hasiko da, Gotzon Elizburu lan eta lan harrapatu dugu Urdunan. 4 eguneko egitarau oparoa prestatu dute gazteek, kontzertuak, tailerrak ikuskizunak… eta Elizburuk hainbat proposamen egin dizkigu. Aldez aurretik bono franko saldu dira, baina azken egunetan salduko dira gehienak, aurreikuspenak bete egingo direla esan digu Gotzonek. Gazte Danbada ilusio pizgarria izango dela esan digu eta  jaialdi bat baino gehiago izango dela Danbada: elkar ezagutzarako aukera paregabea dela nabarmendu du.