Kontuz! elkartearen ustez, Nafarroako Aurrezki Kutxaren inguruko ikerketak aurrera egin ahala auziperatu gehiago ezagutuko ditugu. Kontuz!-eko Patxi Urrutiak esan digunaren araberaz, orain arte ezagutu ditugun ustelkeria kasuak sokaren punta baino ez dira eta orain, “Barcinaren kontrako indar guztiak elkartu” eta aldaketa bultzatzeko unea dela aldarrikatu du. Miguel Sanz, Alvaro Miranda eta Enrique Maia auziperatuak izan direla jakin duen arren, Yolanda Barcinak ez duela inolako erabakirik hartu kritikatu du Urrutiak eta gaur, bere dimisoa espero zuela esan digu.