Urtzi Urkizu Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko kidea da. Urte bat pasa da Iñigo Cabacas ertzaintzaren pilotakadaren ondorioz zauritu eta lau egun geroago zendu zela. Oraindik ez dago erantzulerik eta bide judiziala motel doa. Iñigo Gogoan Herri Ekimenak urte guzti honetan ez dela ezer aldatu salatu du, Ertzaintzak iragarri zuen bilakaera ez duela eman. Cabacasen oroimena berreskuratzeko eta eragile aktibo izateko asmoarekin ekimenak egingo dituzte. Gaur bertan omenaldia egingo diote Indautxun Cabacas zauritu zuten lekuan. Apirilaren 9tik 11ra berriz “Polizi ereduari xake!” lemapean ekimen ezberdinak antolatu dituzte eta hilaren 13an manifestazioa.