Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak eragileek antolatuta bizikleta martxa batek Euskal Herriko armagintza enpresa desberdinak zeharkatuko ditu bihar. Zehazki, Barakaldon eta Getxon dauden PRECICAST eta SENER enpresak ezagutu eta hauen lana salatuko dute martxalariek eta bide batez, Eusko Jaurlaritzak “armagintza industria diruz laguntzen duela” salatuko dute. Guk, bizikleta martxa anti-militarista hau antolakuntzan ari den Oscar Arandarekin hitz egin dugu gaurkoan.