Apartheid garaian, txuri batekin gurutzatzerakoan, bidea utzi, eta espaloitik jeistera behartuak zeuden azal-beltzekoak. Injustizia hori gogoan, Euskaraz Bizi Eguna lelo horrekin ospatuko da larunbat honetan Agoitzen, Nafarroan: “Ez zaitez espaloitik jaitsi! Euskaraz bizi”. Egun osoko egitaraua antolatu dute aurten ere, Nestor Estebanekin izan gara larunbatekoari buruz solasten.