Ezagunak ziren, eta, orain, ezagunagoak, POParen erreginarekin munduan zehar ibili eta gero. Kalakaneko hirukoteak bira mundial bat egitea zer den jakin dute aurten. Maddona txapel beltzarekin ikusi dugu oholtzan, haren dantzariak hanka altxatzen, eta Kalakaneko 3 gizonak, oholtzan, tente, txalapartarekin, euskaraz kantari: aldapeko sagarraren adarraren punta…. hitzak ozen entzun dira estadio erraldoietan. Orain, Euskal Herrian bueltan da Kalakan, Therry Biscary kidearekin solasteko aukera izan dugu gaur.