Hilabeteak gordeta egon eta gero gaur donostiako gazteek emandako agerraldian agertu da Ekaitz Ibero. Haserre Espainiako epaitegiak emandako sententziaren aurrean, esan du berak torturapean egindako adierazpenak izan zirela, eta sententzia loteria makabro bat dela. Jasotako elkartasuna ere eskertu egin du, eta dei egin du mobilizatzen jarraitzeko. Garbi utzi du ez dela erreza izanen haiek atxilotzea haien bizitzako urteak oparitzeko ez daudela prest. Euskal Herriak nahikoa da esan behar duela gehitu du Iberok.a