Gaur 10 urte bete dira Jorge Oteiza zendu zela. Orion jaio zen 1908an eta Donostian hil 2003an, tartean Ameriketan, Lekarozen, Zarautzen eta Madrilen ere bizi izan zen. Egun, bere obra gehienak ikusgarri daude Nafarroako Altzuzako museoan, hala ere zorionekoak gu, Euskal Herriko herri anitzetan ere badagolako aukera Oteizaren artean gozatzeko. Ismael Manterola EHUko Arte Ederretako irakaslearekin hitz egiten ari gara, Jorge Oteiza nor izan zen eta bere lana zein izan zen laburbildu digu Manterolak. Ameriketatik bueltan egindako apostoluetatik, Quosque Tamdem liburu polemikora, hutsaren teoria edo zinemagintzan izan zuen eragina.