Jorge Oteizaren heriotzaren hamargarren urteurrena dela eta Donostiako Kafe Antzokiak eta Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak egitarau berezia prestatu dute aste honetarako. DOKAko Ion Martinezekin izan gara hizketan eta programazioaren berri eman digu. Hitzaldiak dokumentalak eta bertso-antzerkia. Ortzegunekoa ere berezia izango da ere Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko baitira bertsotan eta gaiak jartzen, aldiz, Unai Elizasu eta Jorge Oteiza bera. Hain justu Ion Martinezi egokituko zaio Oteizaren azalean jartzea, haren ustez Oteiza garaiko pentsalari aurrerakoia izan zen, baina behar bada, ez zitzaion merezi zuen lekua egin gurean.