Urte berezia izan da dudarik gabe Berriako langileentzat. Euskaldunen Egunkariaren itxieraren 10. urteurrena gogoratu zuten lehendabiziko, eta orain, Berriaren 10.urterruna ospatuko dute. Bihar hastekoa da ospakizun bira, baina aste honetan jasotako albisteak aldatu egin du nolabait ere ospakizun-bira honen zentua. Berriaren alde hainbertze lan egin zuen Joxean Lizarribarren heriotzak bete-betean hartu baitu urteurren hau. Kolpe latza izan dela aitortu digu Juan Mari Larrarte Berriako kideak, eta gaineratu du bihar abiatuko den urteurren ospakizunetan, ekitaldi guztietan, gogoan izango dutela Berriako lehendakari ohia, Joxean Lizarribar. Errenterian eta Igorren abiatuko dira ospakizun ekimenak.