Apirilaren 17tik aurrera, asteazkenero-asteazkenero gure herria ezagutzeko aukera polita izango dugu Arrasaten, Udaberriko hitzaldiei esker.  Hitzaldi hauetan, kontatu ez den gure  historiari egingo zaio lekua. Hitzaldien helburua, Euskal Herriko, Leintz Bailarako eta Arrasateko historian sakontzen joatea da. Arrasateko udaletxeak eta Zuztarrak Errotuz elkarteak antolatu dituzte hitzaldiak eta beraiekin hitz egiteko auekra izan dutu. Udaletxeko Kepa Arteaga Kultur zinegotzia eta Zuztarrak Errotuz eko Xabier Zubizarretan izan ditugu gurean.