Donostiako 8 gazteak edozein momentutan izan daitezke atxilotuak, hala agindu du gaur epaileak. Askegunetik bertaratzeko deialdia egin dute, jende aunitz hurbildu da berehala elastiko laranjak soinean. Ion Telleria info7ko kolaboratzaile eta naiz eko kazetaria bertan da, berak eman digu azken albistea. Aitor Olaizola auziperatuarekin hitz egiteko aukera ere izan dugu, hunkituta hartu dute albistea baina tinko bere ideietan, zaila izango dela beraiek handik mugitzea eta burua eta bihotza hotz mantenduko dituztela. Txema Bolinaga Eleako kideak  argi hitzegin du “konpromisoak hartzeko garaia da, bidea irekitzen ari gara, herri-harresia osatzen ari gara.