Frankismo garaiak gogora ekarri dizkigu gaur Kontxita Beitiak, orduan ere desobedentziarekin egiten zutela aurrera. Orain ere, hori dela bidea esan digu Kotxitak, eta horregatik egunero-egunero joaten da askegunera. Gaur ere, bertan izanen da, arratsaldeko hiruretan hitzaldia emango du frankismo garaian intsumisioa nola egiten zuten eta herri mugimendua nola antolatu zuten kontatuko du. Eskarmentu handikoa da Kontxita Beitia, desbedentzia zibilaren aldekoa, andereño historikoa eta Zurriola ikastolako sortzaileetako bat. Euskara eta Euskal Herriarentzat lan handia egindakoa da.