Askegunean gaur arratsa pasa dute 400 lagun baino gehiagok herri harresia osatuz.  Atxilotzeko arriskuan dauden 8 gazteen inguruan jarri dituzte lozorro eta esterak.  Urduritasuna eta tentsioa agerian bazeuden ere, gaua lasai pasa dute. Hala ere, gaur gauean ere jende gehiago bertaratzeko deia luzatu du Apalategik, nahiz eta herritarren jarrera bikaina eta eredugarria izan den alarma egoera ez dela bertan behera utzi behar ohartarazi du.