Eguerdiko hamabietan atera dira Huyck Wanger-ko langileak (Perot zena) Alemania aldera. Helburu bakarra dute: zuzendaritzarekin negoziatu eta hitzarmen batera heltzea. Enpresak irabaziak izan baditu ere, ERE egoera dude eta arriskuan daude 75 lanpostu. Mikel Zabaleta ELAko kidearekin hitz egin dugu gaur gurean, Alemaniara ilusioz eta indarrez doaztela esan digu, zuzendaritza desgaste estrategia egin nahi izan badu ere inoiz baino batuago daudela langileak.