Ostiral honetan hasiko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, hamaikagarren edizioa izango da  aurtengoa. Balkanek leku berezia izango dute, Goran Paskaljevicen “When Day Breaks” filmak emango dio hasiera aurtengo edizioari eta gaiaren inguruko beste lanak  ere ikusi ahal izango dira aste osoan zehar. Euskal produkzioek ere izango dute lekua, noski. Alardearen seme-alabak Jone Karres eta Eneko Olasagastiren lana, eta bestetik Jorge Gilen “El Metodo Arrieta” estreinatuko dira. Agortu egin dira bi filmak ikusteko sarrerak. Baina zineaz gain, bertzelako ekimen paraleloak egingo dira:  erakusteka, mintegiak, tailerrak. Honetan guztiaz hitz egin dugu Josemi Beltran zinemaldiko zuzendariarekin.