Gaur apirilak 17 da, preso politikoen nazioarteko eguna. Errepresioa hainbat herri borrokolarik pairatzen duten zigorra dela esan digu Julen Zulaika Askapenako kideak, eta horregatik egun hau ezin dela ahantzi. Euskal Herrian hainbat ekimen egingo dira, eta Saharari leku berezia egingo zaio. Donostian, Bilbon, eta Gasteizen deitu dituzte ekimen eta mobilizazioak. Entzun hemen Askapenako kideari egindako elkarrizketa osoa.