Asteroko modura, Boltxebike aldizkariko Kanitok eginigiko astearen errepaso kritikoarekin abiatu dugu gaurko Zebrabidea. Horren ostean, asteburuko musika hitz orduak aipatu ditugu, eta saioaren lehen zatia TasTas irratiko Iñigok egindako Bizkaia aldeko kronikarekin amaitu dugu. Bigarren zatian, berriz, “Emakumeak bertsotan” jardunaldietara erreparatu dugu Errenteria aldera. Joxepa Antoni Xenpelarri buruzko ikerketa egin duen Elixabete Perez Gaztelu izan dugu lehenik gure artean, eta Errenteriako Berdintasun Kontseiluko teknikari Maite Blanco ondoren. Horren ostean, Donostiako Aske Gunearekin egin dugu zuzeneko konexioa, Xabi Iraolaren eskutik. Jarraian, Bilbo aldera begiratu dugu, Xabier Monasterio elkarrizketatzeko, eta larunbatean Bizkaiako hiriburuan egingo duten “Bilbo idazleen luman” deituriko ekimenaz galdetu diogu. Amaitzeko, Jon Eskisabelen hausnarketa entzun ahal izan dugu iritziaren tartean.