Atzo arratsaldean albiste kaxkarra jaso zuten Azpeitin, Gallardo taldeak txostena aurkeztuko du datorren astean Corrugadoseko langile guztiak, guzitira 300, kaleratzeko. Esteban Camposekin izan gara gaur, negoziaketa Madrilen egitea kaltegarria izan dela esan du, Gallardo taldetik ez da Azpeitikoa kolokan dagoen bakarra, eta kasu honetan, Camposek esan du bakoitzaren egoera etaproblematika desberdinak direla, eta horregatik negoziaketa Euskal Herrian bertan egin behar dela. Egoera honen aurrean ez dira eskuak gurutzaturik geratuko, eta bihar auto-karabana deitu dute.